miércoles, 15 de abril de 2009

Irakurtzen ikasteko faseak

Gaur egungo gizartean irakurtzea oinarrizko trebetasun bat da, txikitatik ikasitakoa eta guztiz barneratuta dagoena. Gure inguruan zaila da topatzea irakurtzen eta idazten ez dakien pertsona batekin. Orain dela urte asko ikasi genuela irakurtzen baina ez da zaila gogoratzea erabilitako metodoa: silabikoa zena: lehenengoz letrak, gero silabak, hitzak, esaldiak...Gaur egun konstruktibismoa indarrean dago eta beste era batean ikasten dute umeek gaur egun. Hiru fasetatik pasatzen dituzte:- Fase logografikoa: Fase hau mundu idatziaz interesa erakusten duenean hasten da. Letrak ezagutu gabe, irakurtzearen ekintza imitatzen du, hitzak asmatuz. Hitz batzuk ezagutzen ditu baina holograma bat bezala, bere osotasunean, adibidez, bere izena. Informazioa bilatzeko testuinguraz baliatzen da edo galdetzen du.- Fase alfabetikoa: Kontzientzia fonologikoa garatzen du eta badaki fonema bananduak elkartu ahal dituela esanahiak osatzeko... Fase honetan grafiaz grafia irakurtzea lortuko du. Irakurtzeko gai izango da baina laguntza beharko du askotan, oraindik grafia nahastuko duelako: b,p,q...Inportanteena dekodifikatzea izango da, ez esanahia aurkitzea.- Fase ortografikoa: Irakurketa testua ulertzea izango da eta era guztietako testuak irakurriko ditu.Honi buruz ikasketa eta argitalpen asko daude.

Santillana irakasleak kuadernotxo batetan faseak zeintzuk diren esplikatzen dizkigu.

jueves, 8 de enero de 2009

Irakurketaren garrantzia giza garapenean

Honako hitzaldi honetan Paulo Iztueta Armendariz-ek giza garapenean irakurketak duen garrantziaz dihardu. Oso artikulu sakona da, historian irakurketa eta literaturak izan duten garrantzia azpimarratzen duelarik.

Irakurketaren garrantzia

Honako beste blog honetan irakurketaren garrantzia zein nolakoa den esplikatzen digute.

Irakurketa haur hezkuntzan

Honako web orrian, Juan Carlos Alonso psikologoak emandako hitzaldi bat aurki dezakezue, bertan haur hezkuntzan irakurketan beraien garapen emozionalerako duen garrantziaz dihardu.

domingo, 23 de noviembre de 2008

Seme alaben irakurketa

Seme alaben irakurketa  bultzatu eta nola egin jakiteko aholku batzuk aurki ditzazkezue honako web orrian, benetan interesgarria, ea zuei zer iruditzen zaizuen.

sábado, 22 de noviembre de 2008

viernes, 21 de noviembre de 2008

Irakurketa plana

Irakurmena eskolako ikaskuntzan ezinbesteko tresna izan da beti; orain, berriz, informazio eta ezagutza gizartean, garrantzi handiagoa du, bizitza osoan zehar ikastea halabeharrezkoa delako. Ikus-entzunezko kulturaren nagusitasunaz maiz mintzatzen da; ezagutzaren gizarteak,ordea, testu idatziaren funtzioa indartu du, nahiz eta euskarria aldatu, baita etorkizuneanaldatuko ere.Testuinguru horretan, irakurketa planaren xedea izango da, batetik, ikasleak irakurle trebeak izatea, hots, zehatz eta laster irakurtzeko gaitasuna izatea; bestetik, testuak ulertzeko,hausnartzeko eta elkar eragiteko trebetasuna garatzea;eta azkenik, ikasleek irakurtzeko motibazioa izatea, plazerragatik irakurtzeko edo irakurketa ikasbide gisa erabiltzeko. Honek ikastetxeei erronka garrantzitsuak planteatzen dizkie ikasleen oinarrizko irakurketa estrategiakbermatzeko eta ikasleek irakurtzeko motibazioa izan dezaten bultzatzeko.