lunes, 20 de abril de 2009

Haurra eta liburutegia

Esan beharra dago, gaur egun irakurketa bultzatzeko hainbat ekimen sortzea beharrezkoa dela. Gero eta zailagoa da irakurleak sortzea eta lan handia dago hor inguruan. Irakurketa sustatzeko kanpainaz gain, badaude haurra liburutegira eramateko beste era batzuk. Oso garrantzitsua da irakurri beharrekoa gustokoa izatea, motibazio bat egotea liburua hartzeko orduan.
Web orri honetan haurrak irakurketara gerturatu eta irakurketa sustatzeko kanpaina dauzkagu.

jueves, 16 de abril de 2009

Liburu gida

Adin ezberdinentzako liburu gida aproposa aurkitu dut, adinaren arabera sailkatuta. Ariketa liburuak ere badaude, eredu ezberdinetarako. Oso oso interesgarria.

Irakurketa sustatzeko planak

2006-2007 urteetan, Espainiako gobernuak, kultura sailak hain zuzen ere, irakurketa sustatzeko plana atera zuten. Honako orrian aurki dezakezue eta zertan datzan ikusi.

miércoles, 15 de abril de 2009

Irakurketa eta lexikoa lantzeko web orri aproposa

Interneten nahasten nenbilela, oso interesgarria den web orri batekin jo dut. Bertan lehen hezkuntzako maila ezberdinetan irakurketa lantzeko ipuin ezberdinak agertzen dira oso ondo aurkeztuak.

Irakurtzen ikasteko faseak

Gaur egungo gizartean irakurtzea oinarrizko trebetasun bat da, txikitatik ikasitakoa eta guztiz barneratuta dagoena. Gure inguruan zaila da topatzea irakurtzen eta idazten ez dakien pertsona batekin. Orain dela urte asko ikasi genuela irakurtzen baina ez da zaila gogoratzea erabilitako metodoa: silabikoa zena: lehenengoz letrak, gero silabak, hitzak, esaldiak...Gaur egun konstruktibismoa indarrean dago eta beste era batean ikasten dute umeek gaur egun. Hiru fasetatik pasatzen dituzte:- Fase logografikoa: Fase hau mundu idatziaz interesa erakusten duenean hasten da. Letrak ezagutu gabe, irakurtzearen ekintza imitatzen du, hitzak asmatuz. Hitz batzuk ezagutzen ditu baina holograma bat bezala, bere osotasunean, adibidez, bere izena. Informazioa bilatzeko testuinguraz baliatzen da edo galdetzen du.- Fase alfabetikoa: Kontzientzia fonologikoa garatzen du eta badaki fonema bananduak elkartu ahal dituela esanahiak osatzeko... Fase honetan grafiaz grafia irakurtzea lortuko du. Irakurtzeko gai izango da baina laguntza beharko du askotan, oraindik grafia nahastuko duelako: b,p,q...Inportanteena dekodifikatzea izango da, ez esanahia aurkitzea.- Fase ortografikoa: Irakurketa testua ulertzea izango da eta era guztietako testuak irakurriko ditu.Honi buruz ikasketa eta argitalpen asko daude.

Santillana irakasleak kuadernotxo batetan faseak zeintzuk diren esplikatzen dizkigu.