domingo, 23 de noviembre de 2008

Seme alaben irakurketa

Seme alaben irakurketa  bultzatu eta nola egin jakiteko aholku batzuk aurki ditzazkezue honako web orrian, benetan interesgarria, ea zuei zer iruditzen zaizuen.

sábado, 22 de noviembre de 2008

viernes, 21 de noviembre de 2008

Irakurketa plana

Irakurmena eskolako ikaskuntzan ezinbesteko tresna izan da beti; orain, berriz, informazio eta ezagutza gizartean, garrantzi handiagoa du, bizitza osoan zehar ikastea halabeharrezkoa delako. Ikus-entzunezko kulturaren nagusitasunaz maiz mintzatzen da; ezagutzaren gizarteak,ordea, testu idatziaren funtzioa indartu du, nahiz eta euskarria aldatu, baita etorkizuneanaldatuko ere.Testuinguru horretan, irakurketa planaren xedea izango da, batetik, ikasleak irakurle trebeak izatea, hots, zehatz eta laster irakurtzeko gaitasuna izatea; bestetik, testuak ulertzeko,hausnartzeko eta elkar eragiteko trebetasuna garatzea;eta azkenik, ikasleek irakurtzeko motibazioa izatea, plazerragatik irakurtzeko edo irakurketa ikasbide gisa erabiltzeko. Honek ikastetxeei erronka garrantzitsuak planteatzen dizkie ikasleen oinarrizko irakurketa estrategiakbermatzeko eta ikasleek irakurtzeko motibazioa izan dezaten bultzatzeko.

Ongi etorri denoi!

Kaixo guztioi!
Bigarren aldiz ekin diot blog bat sortzeari. Badirudi, google-ek nire aurreko bloga span-a zela, hau da, zaborra zela pentsatu duen. Eta nahiz eta erreklamazioa egin, egun batzuk daramazkit berriz aktibatzeko zain eta ezertxo ere ez!
Beno, nire blogean irakurtzeak duen garrantziaz arituko naiz, batez ere lehen hezkuntzan, nahiz eta haur hezkuntzari ere arreta berezia jarri.
Horretaz gain, interesgarriak iruditzen zaizkidan web orriak eta liburuak ere gomendatuko ditut.
Hala ba, hasi gaitezen!