viernes, 21 de noviembre de 2008

Irakurketa plana

Irakurmena eskolako ikaskuntzan ezinbesteko tresna izan da beti; orain, berriz, informazio eta ezagutza gizartean, garrantzi handiagoa du, bizitza osoan zehar ikastea halabeharrezkoa delako. Ikus-entzunezko kulturaren nagusitasunaz maiz mintzatzen da; ezagutzaren gizarteak,ordea, testu idatziaren funtzioa indartu du, nahiz eta euskarria aldatu, baita etorkizuneanaldatuko ere.Testuinguru horretan, irakurketa planaren xedea izango da, batetik, ikasleak irakurle trebeak izatea, hots, zehatz eta laster irakurtzeko gaitasuna izatea; bestetik, testuak ulertzeko,hausnartzeko eta elkar eragiteko trebetasuna garatzea;eta azkenik, ikasleek irakurtzeko motibazioa izatea, plazerragatik irakurtzeko edo irakurketa ikasbide gisa erabiltzeko. Honek ikastetxeei erronka garrantzitsuak planteatzen dizkie ikasleen oinarrizko irakurketa estrategiakbermatzeko eta ikasleek irakurtzeko motibazioa izan dezaten bultzatzeko.

No hay comentarios: