jueves, 14 de mayo de 2009

Haurren bilakaera irakurketaren ulermenean

Haur literaturaren eskaintza gero eta zabalagoa, azken urte hauetako gauza izan da. Lehen umeen liburuak eta helduena ez ziren asko desberdintzen, baina teknologia aurrera joan ahala edizioak asko hobetu dira, formato, marrazki eta koloreen aldetik. Formatoaren garrantzia adinaren araberakoa da:-Txikienentzat, laukiak izaten dira eta bi orrialdeetan marazkiak agertzen dira, irakurtzeko lerro gutxi. Ume txikientzat irudi bakoitza episodio bat da, hurrengoarekin harremana ulertu gabe. Ideia solteak besterik ez du ikusten.- Lau-bost urtekoentzat, formatoa lauki zuzena izaten da, horizontala edo bertikala izan daiteke. Bertan irudiak eskumako orrian agertzen dira eta letrak ezkerrekoan. Haiek ikusteko eta norbaitek irakurtzeko. Adin honekin episodioen arteko lotura ikusten dute, pertsonaia bera delako, denborazko harremana ulertu gabe.- Zazpi urtetik gora, formatoa lauki zuzena bertikala izaten da eta gero eta marrazki gutxiago agertuz doaz, agertzekotan beti eskumako aldean, eta gero eta testu gehiago. Hauek, narrazioaren barneko egitura ulertzen hasten dira. Guztiz barneratu arte.
"Haur literatura" blogean honen inguruan hainbat informazio agertzen da.

Irakurketa proiektuen inguruan

Lehen eta bigarren hezkuntzan batez ere hainbat proiektu sustatu izan dira irakurketa bultzatzeko, baina orokorrean ez dira oso ondo atera. Honako web orri honetan "Irakurketa Proiektu" bat aurrera ongi eraman ahal izateko hainbat puntu garrantzitsu datoz, kontutan hartu beharrekoak. Horretaz gain orain arte gaizki irten diren proiektuak zergaitik irten diren gaizki komentatzen du.